XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GORGONIO RENTERIA

Seguru asko ezezagunak gertatuko zaizkizu, irakurle, izen-abizenok.

Espainiako 1936ko gerraren aurretik oso gizon famatua izan zen; Hego Euskal Herriko abertzaleen artean oro har; eta bereziki, Bilbon bertan nahiz Bizkaiko itsas ondoko eta ez hain ondoko herrietako euskaldunen artean.

Famatua gauza bategatik baino gehiagogatik.

Sabino Arana hil eta laster hasi zen hitzaldi nazionalistak egiten: oraintxe Gernikan, hurrengo Zornotzan, Bermeon edota Mungian, bere jaioterri Elantxoben nahiz hiriburuan, Bilbon, Euskalduna pilotalekuan.

Hitzaldi hauen berri ematen zuten kronikarien arabera, Jaungoikoa eta Lege Zaharra, JELenganako maitasunean jendea sutzen eta gartzen aparta zen.

Kontu egin sei mila lagun eta, biltzen zirela direlako ekitaldi abertzaleotan komunikabideen eragina murritza zenean eta prentsara mugatua.

Hizlaritzari utzi gabe, hasi 1916an eta 1923ko irailean Primo de Rivera jeneralak diktadura ezarri arte, erantzukizun handiko karguak izan zituen alderdi jeltzalearen barruan Comunión Nacionalista Vasca eta bai halaber, Administrazio Publikoan ere.

BBBko buru (1916-18), EBBko lehendakari (1918-1921), Elantxobeko alkate (1916-1921), Bizkaiko Diputazioko ahaldun Gernikako hauteskunde barrutitik (1919-1923).

Gorgonio Renteria (1868-1940)